Monday, March 26, 2007

Orduak gora, orduak behera



Ordua aldatu egin diute (jada nire DVD berriak aldaketa bere kabuz egiten du, inongo baimenik gabe, nire gain dagoen izaki baten menpe balego bezala). Martxoko ordu aldaketak beti poztu egin nau. Goizean goiz jeikitzean gaua da oraindik, baina lanetik ateratzen naizenetik ilundu arte tarte haundia daukat egunaz gozatzeko. Urriko ordu aldaketa aldiz tristetzekoa da. Goizean lehenago argitu, bai, baina arratsaldea zeharo laburtzen da. Beraz ez nau gehiegi konbentzitu ordu aldatze horrek, urtarrilekoa denean behintzat.

Ordua aldatzeko zio ofiziala energia kontsumoaren murriztea da. Badirudi %5 edo aurrezten dela. Azalpen laburra baino ulergarria Eroskiren Consumer aldizkari elektronikoan. Gobernu espainolak ere hemen azaltzen du. Baina honekin ez dago jende guztia ados. Taller de CriptografĂ­a blogean ordu aldaketari buruzko gogoeta kritikoa egin ezezik kalkulu batzuk egiten dituzte aurezpena hutsaren hurrengoa dela erakusteko. Ez naiz kalkuluak baieztatzen saiatu, baina iruditzen zait hobe litzatekeela urte gahiagotako datuak erabiltzea. Tira, hurbilketa bezala ez dago hain gaizki ere.

Nire ustez, botepronton behintzat, ez du aurrezpen haundirik suposatzen. Goizean beranduago argitzea ez da arazoa, lanera bait noa. Neguan goizago iluntzeak aldiz arratsade partez etxean energia gehiago gastatzen dudala suposatzen du. Ondorioa, ordu aldaketak entrepresei egiten diela mesede, laneko orduetan eguneko argia gehiago dutela zihurtatzeko, honela argiztapen eta berotze gutxiago erabiliz. Konspiranoikoa berriz ere?

Zuek zer uste duzue?

Eguneraketa #1: Eguzkiaren irten eta sartze orduak, ordu aldaketarekin batera grafikoki ikusteko, ikusi sarrera hau. Bertan argi ikusten da nola ordu aldaketari esker lanera sartzeko ordua eta eguzkiaren ateratzeko ordua bat datozen. Ez ordea aisia eta argi orduak.

Eguneraketa#2: Eta aurrezpena hutsaren hurrengoaren hurrengoa dela hemen.


7 comments:

Anonymous said...

Bistakoa da mundu honetan egiten diren ekintza eta aldaketa gehienak enpresen hoberako eta hauen oneritziarekin egiten direla, ordu aldaketa ero hauek barne !

Bestalde, aitzaki ona artikulua, DVD berria duzula airerazteko, jejeje malandrĂ­n, hard disk eta guzti ???

makilakixki said...

Hau horrela bada eta enpresen onerako bada, baliteke zeharka niretzako ere ona izatea (ez dut uste zeharka ere onik dakarkigun), baina horren truke nire bizi kalitatea okerrera joatea, eta arratseko bostetatik aurrera gaua izatea bizi kalitateari kalte dakarkio zihur, ba ez. Bestalde aurreztearena ez da arrazoi bakarra, beste batzuk ba omen daude, baina auskalo nork eta nola egin duen txostena...

Eta DVD berria ezkontzan oparitutakoa da, bideoarekin alderatuz izugarri modernoa, baina diska gogorra edukitzetik nahiko urruti.

Eeusk said...

Udaberrian aldaketa ordua egiten dugunean dena da baikortasuna, alaitasuna eta zoriontazuna baina zergatik udazkenean aldaketa ordua tragedia bat izan behar da??. Dena den, aldaketa egingo da eta energiaren aurrezpena garrantzitsua da. Abantaila izango da arratsaldetan ordu gehiago gure etxekoekin denbora pasa egingo dugula (nahi ala ez, ji ji)

makilakixki said...

Hala da, bai. Udaberriko ordu aldaketa pozez hartzen dugu, baina ez udazkenekoa. Tira, hori gustuen araberakoa da, baina nik behintzat, etxean lasai egotea gustuko badut ere, nahiago kalean familiakin egon ;-)

Aurrezpenaren inguruan, sarrera honekin esan nahi nuena aurrezpen hori dudatan jartzea zen. Osotara energiarik aurrezten ote den ez dakit (ez dut daturik), baina baliteke aldaketa honek industriaren aurrezpena ekartzea, gainontzekoen gastuaren handitzearen lepo. Edo behar bada ez...

Mila esker eeusk. Atsegina da beti iritzi berrien berri izatea.

Francis said...

Ados nago zurekin, niri ere ez zait udazkeneko ordu aldaketa gustatzen... baina... zer egin dezakegu??

Ana said...

Nire ustez ez da hainbeste aurrezten... Azkenean lehenago iluntzen da eta argiak lehenago piztu behar ditugu.

makilakixki said...

Mila esker bioi, Francis eta Ana Isabel. Garrantzitsuena guzti honetan nik uste zera dela, aldaketa hauen onura batere garbi ez dagola, eta gauza guztietan bezala benetan funtsik ote duen galdetzeko eskubidea dugula, propaganda sinplista guzti hoien gainetik. Udazkeneko ordu aldaketan gobernuak ez du tutik esan, baina ikusiko duzue zeinen ongi salduko diguten udaberrikoa!