Lagun min batek ondoko esperimentua proposatu zidan:
1) Discovery Channelleko izara saintuari (Turingo izara bezala ere ezagutzen dena) buruzko dokumental "dibulgatiboa" ikusi, izararen jainkozko jatorriarekin bat datorrena, lagun honen arabera
2) Ondoren Felix Ares zientzilariak idatzitako "La Sabana Santa, Vaya Timo" liburua irakurri.
Espero nezakeen emaitza argi zegoen, gaiaren inguruan aurreritziak bait nituen. Ondorioz, kontraesperimentua egitea erabaki nuen; lehenengo liburua irakurri eta ondoren dolkumentala ikusteak nire eritziarengan zer eragina duen ikusi.
Gaurko sarrera hau espeimentuaren lehenengo atalari dagokio, hots, liburuaren irakurketa.
Liburu argia, irakurterraza, zenbaitetan irribarrea eragiten duena ere, baina sendoa. Informazio sendoa, ukaezina (nire ezagutza mailari dagokionez behintzat). Datu zientifikoak ezezik, izara saintua (eta gainontzeko milaka errelikia) bere testuinguru sozial, artistiko eta historikoan kokatzen duena. Argumentuz muzorrotutako sineskeriak baztertuz eta ezeztatuz.
Ondorioa: ehuneko 95eko probabilitatearekin ohiala 1260 eta 1390. urteen artean hazitako linoarekin egina dago. Kitto ? Ez. Egileak bukaeran dioen bezala, mito onak ez dira inoiz hilko. Hortxe dago gakoa. Sinismenak jota dagoen garunak ez du argumentuen beharrik. Hori kopeta, hori!
Oharra: Liburu hau Sociedad para el Avance del Pensamiento Critico taldearen laguntzarekin egina dago. Guztiz gomendagarria da eta baita garunarentzako osasuntsua ere, www.escepticos.org bisitatzea.
2 comments:
sutara, herexea !!!
Aspaldiko, ba kasualitatez sartu naiz...Izara sainduari buruzko teorien artean, entzuna dut, izaran agertzen den gizakia, Templarioen azkeneko maestrea, Jacques de Molay izan daitekeela. 1307 urtean akatu zituzten templarioak, eta maestrea jesucristoren antzeko tortura jasan omen zuen... bere itxura fisikoa nahiko antzekoa zen baitaere... besteak bezala, teoria hutsa da, baina badu mendeku kutsu bat, akatu zaituen elizaren ikur bihurtzea...
Interesgarria diozuna, baina El Codigo DaVinciren kutsua hartzen diot... Kontutan izan ezazu zenbaiten arabera garai hartan 40ren bat izara saintu esistitu zirela. Turingo izara honek gainera garai hartako arte piktorikoaren ezaugarriak ditu, hatz lodia izkutaturik agertzearena adibidez. Badirudi erdi aroan izara saintuak eta errelikiak orohar gaur egungo Aqui Hay Tomateak zirela. Jendeaentzako denborapasa eta elizentzako negozioa.
Post a Comment