Errenta aitorpena egiterakoan lau aukera daude. %7 elizari eman, %7-a gizarte ekintzetara bideratu, %1,4-a erdibana elizari eta gizarte ekintzetarako bideratu, eta azkenik ezer ez aukeratzea. Egunkari honek aukera bakoitza zenbat pertsonek autatu zutenen datua ematen digu, bai eta aukera bakoitzak eramandako dirua (ikus taula).
pertsona kopurua | milioi euro | |
hutsik | 68.114 | 82,52 |
giza ekintzak | 193.775 | 675,88 |
eliza | 180.625 | 644,80 |
biak | 20.335 | 76,83 |
osotara | 462.849 | 1480,03 |
Datu hauetatik azkar batean kalkulatu dezakegu pertsona bakoitzak zenbat diru eman duen bai eta guztizkotik, batezbestekoa. Honela, aukera bakoitzean pertsona bakoitzak zenbat diru eman duen batezbestekoarekin zatitzen badugu datuak normalizatuko ditugu. Hau da, talde batekan pertsona bakoitzak emandako dirua batezbestekoaren berdina bada, bateko balioa izango du. Batezbestekoa baino gehiago emandakoek bat baino gehiagoko balioa edukiko dute eta batezbestekoa baino gutxiago emandakoek bat baino gutxiagoko balioa izango dute. Ikusi taula.
euro/pertsona | normalizatua | |
hutsik | 1211,50 | 0,38 |
giza ekintzak | 3327,57 | 1,04 |
eliza | 3741,90 | 1,17 |
biak | 3778,21 | 1,18 |
batezbestekoa | 3197,65 | 1 |
Taulan idatzitakoa askoz argiago ikusiko dugu azpian dagoen bezalako grafika batean. Zer da, bada, grafikoa honek esaten diguna? Lehenik, azpimarratu behar da bakoitzak emandakoa norberaren errentaren araberakoa dela. Beraz, kalkuluak zuzen badaude (eta egunkariak eskeinitako datuak zuzenak badira) atentzioa deitzen didan lehenengo gauza ondokoa da, hots, inongo aukerarik markatu ez zutenak batezbestekoa baino errenta arras baxuagoa dutenak dira (batezbestekoa baino %60 baxuagoa). Bestalde, Elizarentzako edota eliza gehi gizarte ekintzetako dirua bideratu zutenen errenta batezbestekoa baino %17 eta %18 altuagoa da. Azkenik, gizarte ekintzetarako bideratutakoen errenta batezbestekotik oso urbil dago, %4 altuago izanik.
