Saturday, November 29, 2008

eliza vs gizarte ekintzak

Egin dezagun kalkulu xume bat. Atzo, Noticias de Navarra egunkarian errenta airtorpenetik eliza zein gizarte ekintzetara bideratzen den diruaren eboluzioaren berri ematen zen. Antza, errenta airtorpenetik gizarte ekintzetara bideraturako diruak lehenengo aldiz gainditu omen du Nafarroan elizara bideratzen dena. Berria osoa (bertsio digitala behintzat, paperezkoa landuagoa zegoela uste bait dut) hemen irakurri dezakezue, eta ondorioz hau ez da sarrera honen gaia izango. Baina bai izango dela egunkari honek eskeintzen dituen datuen analisi xumea. Ikus dezagun.

Errenta aitorpena egiterakoan lau aukera daude. %7 elizari eman, %7-a gizarte ekintzetara bideratu, %1,4-a erdibana elizari eta gizarte ekintzetarako bideratu, eta azkenik ezer ez aukeratzea. Egunkari honek aukera bakoitza zenbat pertsonek autatu zutenen datua ematen digu, bai eta aukera bakoitzak eramandako dirua (ikus taula).


pertsona kopurua
milioi euro
hutsik68.11482,52
giza ekintzak
193.775675,88
eliza180.625644,80
biak20.33576,83
osotara462.8491480,03


Datu hauetatik azkar batean kalkulatu dezakegu pertsona bakoitzak zenbat diru eman duen bai eta guztizkotik, batezbestekoa. Honela, aukera bakoitzean pertsona bakoitzak zenbat diru eman duen batezbestekoarekin zatitzen badugu datuak normalizatuko ditugu. Hau da, talde batekan pertsona bakoitzak emandako dirua batezbestekoaren berdina bada, bateko balioa izango du. Batezbestekoa baino gehiago emandakoek bat baino gehiagoko balioa edukiko dute eta batezbestekoa baino gutxiago emandakoek bat baino gutxiagoko balioa izango dute. Ikusi taula.


euro/pertsonanormalizatua
hutsik1211,500,38
giza ekintzak
3327,571,04
eliza3741,901,17
biak3778,211,18
batezbestekoa3197,651

Taulan idatzitakoa askoz argiago ikusiko dugu azpian dagoen bezalako grafika batean. Zer da, bada, grafikoa honek esaten diguna? Lehenik, azpimarratu behar da bakoitzak emandakoa norberaren errentaren araberakoa dela. Beraz, kalkuluak zuzen badaude (eta egunkariak eskeinitako datuak zuzenak badira) atentzioa deitzen didan lehenengo gauza ondokoa da, hots, inongo aukerarik markatu ez zutenak batezbestekoa baino errenta arras baxuagoa dutenak dira (batezbestekoa baino %60 baxuagoa). Bestalde, Elizarentzako edota eliza gehi gizarte ekintzetako dirua bideratu zutenen errenta batezbestekoa baino %17 eta %18 altuagoa da. Azkenik, gizarte ekintzetarako bideratutakoen errenta batezbestekotik oso urbil dago, %4 altuago izanik.

Odorioak zuen esku uzten ditut. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago analisi estatistikoa egin ezean (eta horretarako datu gordinak beharrezkoak lirateke) zenbaki hauen signifikatibotasuna ezin dela jakin, eta ondorioz emaitzok kontu handiz hartu behar direla. Dena den, eta analisi xume honen muga guztiak kontutan hartuta, ez duzue uste gizartearen kuantifizazioaren seinale izan daitekeela?

No comments: