Monday, March 12, 2007

Aldaketa klimatikoa = etanola + nuklearra


Beno, berriz ere gai berari bueltaka. Kontutan hartuz gainera, aurreko sarreran esan nuen bezala, nire eritziak oinarri zientifiko eskaxa duela. Baina tira, kausa galduen paladinaren kanplexua daukat eta...

Gauza da giza jatorrizko aldaketa klimatiko honek ez nauela inoiz guztiz konbentzitu. Michael Crichtonen "State of Fear" liburuak proposatzen duenez (fikzio liburua ezezik nolabaiteko entsegu zientifikoa era bada) guzti honen atzean gizartean beldurra sortzea litzateke, beste gaietatik arreta desbideratuz. Baina xede hori betetzen duen asmakizuna badago, era oso eraginkorrean gainera; terrorismoa. Ba egunotan plazaraturiko berri biek eman lezakete erantzuna.

Bata, CO2 blogean "Con el etanol tambiƩn se miente" sarrera. Bertan blogariak dioenez etanola gasolina baino %30 CO2 gehiago igorriko luke atmosferara. Zer dela eta orduan etanola erregai garbia bezala aurkeztu? Ba egilearen arabera Amerikako Estatu Batuek aterako lukete onura haundien, etanolaren iturburu diren arto eta soja landa zabalei esker.

Bestea, Ecoblog blogean zein hainbat hedabideetan agertu den bezala zentral nuklearren inguruan. Azken aldi honetan klima aldaketaren aurrean energia nuklearra energia garbi eta alternatibo bezala aurkeztu izan da. Aldaketa klimatikoaren inguruan jasaten ari garen bonbardaketa mediatikoa ez ahal da izango energia nuklearraren inguruan eritzi soziala aldatzeko trikimailua? Hala konspiranoikoa bilakatzen hasia naiz?

Arthur C Clarke-ren Songs of Distant Earth liburuan ispiraturiko Mike Oldfield-en abestiak zioen bezala: "Only time will tell" (Fermintxo poliglotari eskeinia).

3 comments:

Anonymous said...

Eup, oso interesgarriak aipatu dituzun datuak. Aldaketa klimatikoari ematen dioten hainbesteko garrantzia nahiko susmagarria dela iruditzen zait. EEBBn azken urteotako bere kanpo politika, arabiarren petrolioaz ez dependitzera, edo hau kontrolatzera, bideratua dago, eta ibaiak zarata egiten duenean...

Anonymous said...

bidebatez:
http://www.cambio-climatico.com/a-partir-de-2012-podemos-asistir-a-un-enfriamiento-terrestre

tipo xelebrea dirudi elkarrizketakoa, arrazoia izango ote du ??

makilakixki said...

Mila esker Iker, oso interesgarria utzi duzun esteka. Edozein kasutan gauza bat dago argi, holako bapateko moda erraldoiak susmagarriak dira beti, radikal askeak bezala (buruzko oharra: radikal askeei buruz idatzi)edota Britney Spears bezala. Etorri bezain azkar desagertzen dira. Eta Uri Geller bezain faltsuak.