Saturday, December 01, 2007

Kalitatezko euskal telebista baten alde


Denok dakigu nelako programazio exkaxa, zaharkitua eta TXARRA duen ETB1-ek. Kamera ezkutuak, Mr Bean-en bukle amaigabeak, dokumental ziztrinak, kirolak eta folklorea besterik ez du eskaintzen. Nik neuk gutxitan ikusten dut ETB1, zenbaitetan marrazki bizidunak edo Noa Oa ikusteko izan ezik. Egoera triste zein lotsagarri hau konpontzeko sinadurak biltzen hasiak dira interneten. Egia esan behar bada aspaldi hasi ziren, martxoan edo, eta oraindik 200-en bat sinadura besterik ez dute bildu. Hautsi ditzagun markak eta argi gera dadila euskaldunok KALITATEZKO euskal telebista exijitzen dugula.

Anima zaitezte eta eman ezazue zuen sinadura.

Anima zaitezte eta bidali mezua zuen lagunei, gutxi batzuei bada ere, badakizue eta hau gauza esponentziala dela....

Eskaera irakurri eta sinatzeko: hemen.

2 comments:

Anonymous said...
This comment has been removed by a blog administrator.
makilakixki said...

Ez da nire helburua blog honetan inongo zentsurarik ezartzea, baina spama erabat debekatuta dago. Ene, iruzkin gutxi eta gainera spama, ze komeriak...