Sarrera laburra:
Haurtzaindegiko bilera, aspergarria (amatxo gehiegi haurtxoen tontakeri zoragarriak kontzatzen), baina beharrezkoa, tira. Bilera bukatu eta galdera luzaztzea erabaki dut. Ez dut horren beharrik, gauzok lehenengo begirada batez ikusten direlako. Sehigarren zentzua edo hilezkorrek elkarri somatzeko duten ahalmena , auskalo. Eta horra galdera: "zein da euskarari buruzko zuen jarrera?".
Zertarako arraio galdetzen dut? Haurtzaindegi erdalduna da, baina beti daukat nire espezieko norbai topatzeko esperantza. Aurpegi txuriak, enbarazu aurpegia eta "Es que no hablamos vasco [...] Tenemos niƱos a los que les hablan en frances, esque se hablan muchos idiomas [...]" Hilezkorrek egin ohi zuten bezala ezpata atera eta burua mozteko grina sortu zait, baina, azken finean, alaba egunero zazpi orduz daukate eta aguantatu behar...
Beti bezala lelo irribarretxoa atera eta izorratu. Nire etxean beti izango naiz arrotza.
...

1 comment:
Aupa,
non dago "figura" hoien haurtzaindegia ??? beno, behintzat Orkoienen euskarazko taldea jarri dute ikastetxe publikoan... baina Hezkuntza kontseilariaren atzoko hitzak irakurrita, uste dut, legealdi honetan hezkuntza eta euskara lehengo bidetik joango direla... de puta pena . Hori bai, badugu british model, french connexion eta deutschen sprechen...
Post a Comment