Tiranosaurus Rex-ak ez omen zuen mugitzen ez ziren gauzak ikusten. Malcolm horri esker iraun zuen bizirik Parque Jurasico-n, oker ez banago. Bigarren atalean aldiz, El Mundo Perdido-n, T-Rex-ak mugitzen ez ziren pertsonai sekundario gaixoak ikusteko ahalmena garatu zuen, pertsohai hoien kalterako. Zer gertatu ote zitzaion T-Rexari holako ahalmenak garatzeko?
Igelak , T-Rexa bezala, ehiztari trebeak dira, baldin eta intsektuak mugitzen ari badira behintzat. Eulia geldirik badago igelak, T-Rex bezala, ez du ikusiko. Zegatik gertatzen ote da hau? Neuronen adaptazioan datza gakoa. Estimulu batek denboran luzatzen bada, neuronek estimulu horren aurrean gero eta erantzun ahulagoa emango dute, desagertu arte. Honela eulia ikuspegitik galtzen da.
Gizakion neuronetan ere adaptazioa ematen da, Troxler-en testak erakusten duen bezala. Begiratu ezazu fito fito beheko irudiko erdian dagoen gurutze beltzari. Aldi berean, gurutzetik begibista kendu gabe, inguruan dauden borobil larrosei erreparatuz. Denbora laburrean borobil larrosak desagertuko dira, adaptazioa dela eta. Aldiz, lehen borobilek uzten zuten hutsuneari zegokio tokian borobil urdina agertuko da. Honek ez du adaptaziorik sortzen, etengabe mugitzen bait da.
Baina, igelak ezbezala, gizakiak eta ugaztunak orokorrean, geldirik dauden euliak, dinosauroak eta garagardo botilak ikusteko gai dira. Hain zuzen ere objektuak mugitu ezean, guk mugimendua sortzen dugulako, geure begiak mugituz. Gure begiak etengabe ari dira mugitzen, gu ohartu gabe. Mugimendu hoien artean sakadek garrantzi haundia daukate objektu estatikoen ikusmena sortzeko unean. Sakadak begien etengabeko mugimeudu nimino eta ez boluntarioak dira. Hoiei esker, retinaren gainean sortzen deu euliaren irudia etengabe mugitzen dute fotorrezeptore batzuetatik besteetara, neuronen adaptazioa ekidituz. Troxlerren testa berriz egiten badugu, konturatuko gara erdiko gurutzea ez dela desagertzen. Sakadei esker, hain zuzen ere, gure arretak jarraitzen duen objektu estatiko hori ikus dezakegu.
Adaptazioa gure nerbio sistemaren ezaugarri oinarrizko a eta beharrezkoa da. Adaptaziorik gabe egun osoan sentituko genituzkeen zapatak oinetan, betaurrekoak begietan, geure bihotz taupadak eta autoen kutsadura, dena batera eta etengabe. Baina estimuluen filtratze honek zenbait desabantaila izan dezake, gure muturraren aurrean dagoen euli goxoa galtzea, edo eta Malcolm pedantea ezin akatzea, adibidez. Eboluzioaren poderioz, ugaztunek konponbide elegantea eman genion arazoari; eulia mugitzen ez bada, geuk mugituko ditugu begiak.
Eulia goza dezazuela!
Sarrera 2007ko urriko Investigacion y Ciencian argitaratutako artikuluan dago oinarrituta.

2 comments:
OSO INTERESGARRIA !!
adaptazioarena eta sakadarena, asko gustatu zait blog-eko sarrera hau, zorionak aitor !
Mila esker Iker, pozten naiz zure gustukoa izateaz. Sarreran ez naiz horretan sartu, baina imajina ezazu zelako pausu garrantzitsua izan zen eboluzioan. Pentsa ezazu geldirik dauden gauzak ezin dituzula ikusi!
Post a Comment