Asko ahaleginduta ere ezinezkoa egiten zait ulertzea. Modu intelektual batean ulertzen dut, arrazoiaren bidez, nolabait esanda. Baina sakonean logika horrek disfuntzio sakona dauka, edo agian nire garuna ez da logika horrekin konpatiblea.
Gauza da joan den astean jaungoikoaren bitartekariak, hots aita saintuak, infernua benetako tokia dela adierazi/jakinarazi/ohartarazi zigun. Niretzako horrek ez luke Ratikulineko bisitariek baino garrantzi haundiagorik, kontraesan honi eman zaion ohiartzunagatik izango ez balitz. Izan ere, bitartekari xume horren aitzindariak infernua espaziodenboratik atera eta espazio freudiarrago batean, nolabaiteko arimaren "egoera" bihurtu zuen (egoneza edo kakalarriaren antzekoa baino intentsitate eta luzaera haundiagoaz, akaso, infiel baten begietara). Infernuaren ikuspegi freudiar honek, esan beharrik ez dago, Ratzinger jaunak ezarri duen deabruz, sufrez, eta torturaz betetako nozioa kontraesaten du erabat. Karol Józef Wojtyła, jainkoaren bitartekari hura, oker ahal zegoen? Eta hura zuzen bazegoen, oker dagoena oraingo aita santu kontserbatzailea (kontserbatzaileagoa esan beharko nuke agian) ahal da? Biak dira oker daudenak, hala biak zuzen? Agian infernua, elizburu ezberdinek esan bezala, aldatuz joan da, auskalo. Azkenengo kasu honetan, zer dela eta aldatu da infernua? Zer gertatzen da arima bekatari hoiekin infernuaren migrazioan? (informatikarien hizkera erabiliz).
Are eskandalagarria izan zen, beti ere ene eritzi xumean, linboa esistitzen ez zela esan zenean. Ehunka urtetan (eta hemen zihuraski hanka sartuko dut, ez bait nintzateke harrituko linboaren kontzeptua hainbat alditan berritu izanaz) kristau fededunek beldurrez ikusitakoa bat batean desagertu zen. Akabo hainbat mezatan esanak, akabo beldur eta hildako semealaben gurasoen soberako sufrimendua. Bat batean linboa ezereza da, esistitzen ez den zerbait. Ez da desagertu, ez du arrastorik utzi, ez da esistitzen eta kitto. Hare gehiago, inoiz ez da esistitu (Rosa Monteroren Temblor eleberriko eskolan, erabili gabeko solairuekin gertatzen zen bezala bezala). Eta okerragoa dena, inork ez du azalpenik eskatu. Zer gertatu da linbora joan zirenekin? Desagertu dira? Beste nonbaitera iza dira bidaliak? Ez ziren inoiz joan linbora? Eta hala bada, zergatik esaten zen bestelakorik? Zergatik diote linboa ez dela esistitzen? Zertan oinarritu dira?
Egia, erlijioa fede kontua da. Entzun, sinistu eta errepikatu. Arestian esan bezala intelektualki ulertzen dudana. Baina hogei eta bat garren mendeko giza semeak horrelakoetan azalpenik ez eskatzea, edo galderarik ez egitea behintzat, bete betean irenstea, zaila egiten zait barneratzen.
Baliteke erlijioa zaharkitua egotea, XXI. mendean Erdi Aroan bageunde bezala jokatuz. Baina baliteke ere gurasoek emandako erlijiorik gabeko hezkuntza kritikoaren erruz nire garuna fedearen egiaren aurrean itsu izatea. Edozein kasutan, ño, kontraesan hauek karraka egiten dute nire garunean. Eta zuenean?

2 comments:
Txo! A zer nolako analisia egin duzun linboari eta infernuari buruz! Egia esan, erlijioa pixkat aztertzen hasi naizenean kontraesanez beteta dagoela konturatu naiz, eta erantzun bakarra eman izan didate beti: FEDEA. Aspaldi utzi zion pekatari honek erlijioa ulertzen saihatzeari. Ezin izango nuke hobeto adierazi zuk jarri dituzun zalantzak. Fededuna banintz, idatzitakoa irakurri ondoren galdera pilo bat egingo nizkion neure buruari, baina ez naizenez..... ;D
Arrazoia osoa daukazu. Erlijioa kontraesanez beteta dago, baina tira, haien jolasa da azken finean, egin bezate nahi dutena. Baina badirudi (eta hala da egitan), gu haien jolasean sartzen gaituztela ,kontraesanez betetako hitzok inongo kriteriorik gabe egunkari, telebista eta irratitan plazaratzen . Eta gainera guk oso osorik irensten ditugu! Tira, esker mila iruzkinagatik, benetan estimatzen dut.
Post a Comment